Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Lautadako Euskararen Komunitateak eragilea behar du, 2018an, hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen Lautadan 11 Egun Euskaraz ekimena koordinatzeko eta dinamizatzeko. Kontratazioa Lautadako OLBEA euskaldunon Elkartearen bitartez burutuko da. Honako hauek dira eskakizunak, eginkizunak eta eskaintzen dena:

Eginkizunak:

Eragilea, tokiko egitasmoaren koordinatzaile nagusia izango da. Alde batetik, Talde Eragilearekin maiztasun handiko harremana eduki behar du. Bestetik, ekimenera jende berria ekarri behar du.

Hortaz, harremanetarako gaitasuna behar du, eta kudeaketarako gaitasuna ere bai, sortuko diren lanak bideratu eta gauzatzeko. Hala ere, dinamizatzailea ez da bakarrik arituko, batzordeko gainontzeko kideekin batera baizik; lan guztiak ez dira bere gain egongo.

Hauek dira aurreikusten diren funtzio zehatzak:

 

-Lautadako herrietako eragileak ekimenaren sustatzaileak bilakatzea (elkarteak, enpresak, norbanakoak...).

-Lautadako Euskararen Komunitatearen baitan Talde Eragilea osatu eta koordinatu.

-Sektoreetan edo Lautadako herrietan sortuko diren batzordeak osatu eta koordinatu.

-Talde Eragilearekin batera, Lautadako plangintza zehaztu eta kronograma egin (ekintzak, komunikazioa, izen emateak...).

-Talde Eragilean eta herrietako batzordeetan zehazten diren kudeaketa lanak bideratu (herritarren formazioa, aktibista sarea, ekitaldiak, entitateen urratsak, txapak banatzea, dokumentazioa...).

-Barne eta kanpo komunikazio lanak gauzatu (sustatzaileekiko harremana, batzordeko kideen arteko harremana, Lautadako izen ematea eta datu basea, prentsa oharrak, sare sozialak eta bestelakoak).

-Ekimenaren aurrekontua kudeatu eta autofinantzazio iturriak bilatu.

-EH mailan koordinatzeko, nazio mailako mintegi eta bileretan parte hartu.

-Ekimenaren ebaluazioa egin eta ikerketa nazionalean lagundu.

 

Baldintzak

Eskakizunak:

-Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).

-Arabako Lautada eskualdea ezagutzea.

-Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.

-Jendaurrean aritzeko eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.

-Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrietan zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).

-Kudeaketarako gaitasuna izatea.

-Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika...).

-Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.

-Ordutegi malgua izatea ezinbestekoa da.

 

Laburpena

Lekua: Araba

Enpresa: Lautadako OLBEA euskaldunon elkartea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 20.000-25.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Eskaintzen da:

-10 hilabeteko kontratua, 2018ko martxoaren 1tik 2018ko abenduaren 31ra arte.

-Egunean 8 orduko lanaldia
-20.000-25.000 euro gordin

 

Lan eskaintzan interesatuok bidali Curriculum Vitae-a eta motibazio gutuna 2018ko otsailaren 6a baino lehen ondorengo helbidera: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. edo Lansareanen bidez.

 

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezua aipatutako helbide elektronikora.