Nola parte hartu

Argazkiak WhatsApp-en bidez igorri behar dira. Bidaltzeko zenbakia 619 976 265 izango da.
Hurrengo datuak ere adierazi behar dira:
- Argazkiaren izenburua.
- Egilearen izena, abizenak, herria eta telefonoa.
- Argazkia ateratako tokia eta data.
Lanak onartzeko epea 2016ko ekainaren 1etik uztailaren 29ra , biak barne, 14:00ak arte, izango da.

Nola bozkatu

Aurkeztutako argazkiak udal webean, www.barrundia.eus, jarriko dira.
2016ko abuztuaren 22 eta irailaren 23aren arteko epean gustuko argazkiak bozkatu ahal izango dira.

Oinarriak

1.- Helburuak

Lehiaketaren bitartez udal web orrian sartu ahal izateko Barrundia udalerriko argazki album bat sortu nahi da.

2.- Gaia

Barrundiako txoko xarmangarriak (udalerriarekin zerikusia daukaten argazki orok onartuko dira).

3.- Parte-hartzaileak

Lehiaketan Barrundian erroldatuak dauden pertsona guztiek parte har dezakete.

4.- Argazki-kopurua, kalitatea eta teknika

Parte hartzaile bakoitzak gehienez 2 argazki aurkeztu ahal izango ditu, zuri-beltzean edo koloretan ateratakoak izan daitezke.

Ahal den neurrian,argazkiak formatu horizontalean aurkeztea gomendatzen da.

Aurkeztutako proposamenek ezin izango dute izenik ezta bestelako bereizgarri pertsonalik izan. Horrela izanez gero, lehiaketatik kanpo utziko dira.

5.- Nola parte hartu

Argazkiak WhatsApp-en bidez igorri behar dira. Bidaltzeko zenbakia 619.976.265 izango da.

Hurrengo datuak ere adierazi behar dira:

Argazkiaren izenburua.

Egilearen izena, abizenak, herria eta telefonoa.

Argazkia ateratako tokia eta data.

6.- Jasotzeko epea

Lanak onartzeko epea 2016ko ekainaren 1etik uztailaren 29ra , biak barne, 14:00ak arte, izango da.

7.- Aukeraketa

Aurkeztutako argazkiak udal webean, www.barrundia.eus, jarriko dira.

2016ko abuztuaren 22 eta irailaren 23aren arteko epean  gustuko argazkiak bozkatu ahal izango dira.

Boto kopururik handiena jasotzen dituzten argazkien artean saritutakoak aukeratuko dira.

8.- Sariak

Ondorengo sariak ezarri dira:

Lehenengo saria: 120€

Bigarren saria: 80€

Hirugarren saria: 50€

Lehiakide bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

Parte hartze duten pertsonen artean bertoko produktuen saskia zozkatuko da.

9.- Epaitza

Irabazleak irailaren 24tik aurrera udalerriko web orrian, www.barrundia.eus, jakingo dira.

Berdinketarik egotekotan zozketa egingo da, saritutako argazkien orden moduan zozketan ateratakoa ezarriz.

10.- Sari-banaketa

Sari banaketaren eguna eta ordua zehaztuko da.

11.- Eskubideak, jabetza

Aurkeztutako eta saritutako argazkiak lehiaketa antolatu duen erakundearen esku geratuko dira, eta argazki horiek erabili nahiz kopiatzeko eskubidea beretzat gordetzen du, beti ere, egilearen izena aipatuz.

Argazki guztiek pertsonen intimitatea zaintzeko eskubidea eta norberaren irudirako eskubidea errespetatu behar dute, maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoak dioenari jarraiki; hau da, ohorerako,norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideei buruzkoari jarraiki.

12.- Datu pertsonalen babesa eta tratamendua

Lehiakide guztiek baimena ematen diote Barrundiako Udalari, haien datuak bertako fitxategian eransteko, haiek erabiltzeko eta tratatzeko - automatizatuta edo ez -, beti ere, aurkeztu diren lehiaketak eragindako jarduerak kudeatzea eta erregistratzea bada helburua.

Orain artekoak ez dio kalterik eragingo sarbide, zuzenketa, deuseztapen eta aurka egiteko eskubideei, eta horiek Barrundiako Udalean bertan erabili ahal izango dira: Boilar kalea, 12, Ozaeta.

13.- Oharrak

Parte hartzeak oinarri guztiak onartu direla esan nahi du.

Parte hartzaileak adierazi eta ziurtatzen du lehiaketara aurkezten dituen lanen egilea eta titularra dela. Halaber, parte hartzailearen ardura izango da argazki bakoitzean ager daitezkeen pertsonen baimena izatea. Baldin eta argazki hori leku publiko batean eta legezko eran egina ez badago, bere gain hartuko du irudi eskubideei dagokien edozein erreklamazio. Argazkien egile eskubideak aurretik baziren, horiek ez betetzeagatik sortu daitezkeen eztabaidetan ere arduradun bakarra izango da.

Oinarri hauetan ezarritako baldintza guztiak betetzen ez dituen lan oro, automatikoki lehiaketatik kanpo geratuko da.

Aurreikusi ez den zeinahi gertakari antolakuntzak, edo, hala badagokio, epaimahaiak interpretatuko du.