Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeria Desargertzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da. Data esanguratsu honetan munduan emakume izateagatik hiltzen diren emakume guztien erailketak oroitzatu egiten dira, eta Arabako Lautadako Kuadrillak ere mundu mailako mugimendu honetan parte hartu nahi du.

Iaz, Barrundiako emakume taldea osatzen dugunok Martxa bat sustatu genuen azaroaren 25ean. Ehun gizon eta emakume inguru hartu zuten parte, adin guztietakoak eta Kuadrillako hainbat tokitatik. Martxak harrera ona izan zuenez, aurten ere, talde berberak erabaki dugu martxa berriro bultzatzea. Horregatik, aukera paregabea dugu berriro indarrak batzeko, eta denok Martxa honetara atxikitzeko.

Bizi garen jendartean itxuraz emakumeek eta gizonek berdintasunean bizi gara eta baldintza eta aukera berdinak ditugu, baina ameskeria besterik ez da. Erne egon behar dugu. Zoritxarrez, udazken hau beltza izan da Euskal Herrian genero indarkeriari dagokionez. Arabako Lautadako bizilagunen arteko batasuna sustatu behar dugu, errefus osoa erakutsiz indarkeria honen inguruan.

ARABAKO LAUTADAN EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI EZ! ASKI DA!

AZAROAK 25. EMAKUMEENGANAKO INDARKERIA DESAGERTZEKO NAZIOARTEKO EGUNA

BARRUNDIAKO A-25EKO MARTXARA ETORRI!

19.00ETAN, LARREAKO ALDAIA TABERNATIK UDALETXERAINO