Boilar, 12. 01206 Ozaeta (Araba) / Tel: 945 317 006 - Fax: 945 317 126
abarrundia.isabel@ayto.araba.eus / Ordutegia: 10:00etatik - 14:00etara.

Arabako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Kontseilua

Arabako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Kontseilua 2011n jarri zen abian. Aurreko urteetan ezarri ziren kontseilua eratzeko oinarriak, berdintasunerako parte hartzeko foroen bitartez; lehenbizi, Emakumeen Batzordea eta, geroago, Arabako Berdintasunerako Foru Gune delakoa.

Arabako Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako IV. Planaren (2016-2020) esparruan, aldundiak beste bultzada bat eman nahi dio herritarren partaidetzari: feminista eta emakume elkarteen protagonismoa sendotu nahi du, lurralde historiko osoan berdintasunerako politikak proposatu eta garatzean. Hortaz, emakumeek politika publikoan duten eraginaren eta partaidetzaren erreferentzia foro izan nahi du Berdintasunerako Foru Kontseiluak.