Helburuak:
Barrundiako udalerria osatzen duten herrietan euskararen erabilera sustatzea eta areagotzea. Herritarrak euskararen erabileraren garrantziaz sentsibilizatu.

Datak:
Egitasmoari martxoan emango diogu hasiera eta azaroaren amaierara arte luzatuko dugu, abendua euskararen eguna ospatzeko jarduera bat egiteko utziko baitugu.

Bete beharreko baldintzak:
Herri bakoitzak denbora tarte horretan nahi duen jarduera antolatuko du, beti ere, euskararen erabilera sustatzeko xedez. Jarduera ezinbestean euskararen ahozko erabilera sustatu beharko du, euskarazko harremanak areagotu eta sendotzeko jarduerak izango dira,hots, erabilera aktiboa sustatuko dugu, ez pasiboa ( ipuin kontalariak, antzerkia…)

Jarduera zein izango den behin erabakita, Euskara Zerbitzuko arduradunari (Joseba: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. ) proposamena bidali behar zaio eskaera fitxaren bitartez: datak, aurrekontua eta jarduera aipatuz.

Udalak 7 eguneko epea izango du jarduerari oniritzia emateko eta txartelak egiteko eta zabaltzeko.

Herriko jaietan egiteari dagokionez, posible izango da, beti ere, egitarauaren barruan indarra galtzen ez badute eta jaietako euskararen erabileran benetako eragina baldin badute. Ezin izango dira antolatu jai egitarauaren osagarri moduan, euskararen erabilera sustatzeko helburua izango dute, eta herritarrek hori argi eta garbi bisualizatu beharko dute.

Hasiera batean , herri bakoitzak 350 €ko aurrekontua izango du, Fakturak ofizialak izan behar dira eta Barrundiako Udalaren izenean aurkeztu.

Barrundiako Udala
Boilar, 12
01206 Ozaeta (Araba)
IKZ: P01022900H

Kanpaina bateratua izango da, eta guztiok txartel mutu berberak erabiliko ditugu. Txartel mutuak euskara zerbitzuak prestatuko ditu herrietatik heltzen zaizkion proposamenekin, eta difusioa udalaren ardura izango da. Txartelak udalerriko herri guztietan jarriko ditugu.

Jarduera amaituta, astebeteko epean, herri bakoitzak faktura eta balorazio fitxa bidali beharko du udaletxera.
Herriren batek baldintza hauek betetzen ez baditu, Udalak ez du fakturaren ordainketa bere gain hartuko.