Ezkurrak direla eta;  bada erabilera gastronomikorik ematen dionik. Jakin nahi duzu nola? Tailer bat antolatu dugu datorren ostiralerako, hilaren 20rako. 
Atxikita doazkizue informazio-txartelak euskaraz eta gazteleraz.

Laranjak, mandarinak eta kakiak dauzkagu jada Ekonomatoan.

Oilasko ekologikoak: Dakizuenez Orikitxa Ekogranjako (Audikana) lagunek bi astetan behin jartzen dituzte beren oilaskoak salgai. Jakin nahi dugu eta zuetako inor interesatuta dagoen Ekonomatoaren bidez oilasko hauek enkargatzeko; dagokion astearen astearterako jakin beharko genuke zenbatek nahi duten eta asteburuan Ekonomatoan egongo lirateke jasotzeko moduan, hozgailuan (orain arte osorik saltzen ziren baina hemendik aurrera zatika ere eros litezke). Interesa egonez gero informazio gehiago emango genuke. 

https://www.facebook.com/EcoGranjaOrikitxa/