Elgea Barrundia udalerriko iparraldean kokatuta dagoen herria da. Ermandade zaharreko kide, 1885 arte Gebara udalerriaren barruan egon zen.

Arabako iparraldean dago kokatuta, Barrundiako herriburua den Ozaetatik 2.5km-tara.

Inguru naturala

Izen bereko mendilerroak Gipuzkoarekin muga egiten du. Hau osatzen duten mendiak ArkamoAumategigañaBurgamendiElgeamendiGaboño
Keixtui-GañaMakatzgainMiritxaMirubixkarMugarriluzeSekillaga,
 Urdingain eta Urkitza dira. Hauetatik garaiena Aumategigaina da, 1.189m-rekin.

Betizuak (behiak) ohikoak ingurune hauetan, bai eta ardi latxak ere. Behi hauek, euskal mendietan arruntak dira, basa behiaren arrazaren izena dute. Ardi latxa ere oso arrunta da mendi hauetan aurkitzea, bere izena, bere artile latxetik datorkio, artile latxa eta gogorra delako.