Ozeta (Ozaeta ofizialki) Arabako iparraldeko herri bat da, Barrundia udalerriko herriburua. 171 biztanle zituen 2004an. 1960-70ean antzeko populazioa zeukan; 160 biztanle, alegia.

Mugakideak

Mugakide ditu iparraldean Elgeako herria, mendebaldean Marieta-Larrintzar, ekialdean Hermua, eta hegoaldean Maturana eta Gebara.

Ingurune naturala

Elgeako mendilerroaren oinean dago Ozeta, mendilerro hori iparraldean duela; Aldaia mendia (790 m), aldiz, herriaren hego-ekialdean dago.

Ondasun nabarmenak

  • San Joan Bataiatzailearen eliza.
  • Urrutia jauregia.
  • Isasmendi jauregia.

Zerbitzuak

  • Kontsultategi medikoa.

Jaiak

Ekainaren 24an dira, San Joan Bataiatzailearen ohorez.