Heredia Barrundiako Udalaren baitako herrixka bat da. Araban dago, Euskal Herrian, Espainian. Espainiako iparraldean dago, Gasteiztik 25 bat km-ra, eta 75 biztanle ditu. Donejakue Bidearen Arabako aldaera batean dago.  

Monumentu garrantzitsuen artean, hauek daude:

-San Kristobal eliza, XIII. mendeko portada eta XVI. mendeko erretaula nagusia dituena.

-San Bartolome ermita, XVIII. mendeko puntu erdiko portada eta kanpai-horma dituena.

-Herediatarren Dorrea.

Historia

1205ean “Ferro de Álava” delako dokumentuan (“Reja de San Millán” izenaz ere ezaguna) agertzen da Deredia deiturarekin.

Udalerri honetan, Herediako fusilamenduak gertatu ziren, Lehen Gerra Karlistaren baitako kapitulu bat.

Festak

San Kristobal zaindariaren jaia, uztailaren 10ean.

San Bartolome eguna, abuztuaren 24an.