Boilar, 12. 01206 Ozaeta (Araba) / Tel: 945 317 006 - Fax: 945 317 126
abarrundia.isabel@ayto.araba.eus / Ordutegia: 10:00etatik - 14:00etara.

Alkatearen 2016ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zaio Herediako UE-7 eta UE-14 eremuen aldaketari.
Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 145. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da hogei egunez, iragarki hau ALHAOn argitaratzen denetik aurrera, pertsona fisiko edo juridiko orok prozedura aztertu ahal izan dezan, Udalaren bulegoetan, eta erreklamazio eta oharrak aurkeztu.
Ozaetan, 2017ko urtarrilaren 12an



URAREN EUSKAL AGENTZIA ETA BARRUNDIAKO UDALA ELKARLANEAN ARITZEKO PROTOKOLOA, BARRUNDIA UDALERRIAN DAUDEN JABARI PUBLIKO HIDRAULIKOKO IBAI-IBILGU ETA ERTZETAN BATERA LAN EGITEKO


Jendeari jakinarazten zaio datorren 2016ko urriaren 14an, ostirala, 14,.30etan Ez Ohiko Osoko Bilkura burutuko dela, ondoren zehazten den gai-zerrendari lotuz.
Bilkura lehenengo deialdian ezin bada burutu, automatikoki bi egun ondoren ordu berean deituko da.
ZERRENDA
1- Barrundiako udalerriaren Plan Orokorra, Hasietakoa.
2- Barrundiako udalerriaren Plan Orokorraren Aurrerapena idazteko egitasmoa onartzea.
3- Barrrundiako udalerriaren Plan Orokorraren Aurrerapena idazteko baldintza ekonomiko-administratibo berezien onarpena,
4- Alkatetzaren Dekretuak.

Ozaetan, 2016ko urriaren 10ean. 


Jendeari jakinarazten zaio datorren 2016ko abenduaren 23an, ostirala, 14, .30etan ez ohiko Osoko Bilkura burutuko dela, ondoren zehazten den gai- zerrendari lotuz.
Bilkura lehenengo deialdian ezin bada burutu, automatikoki bi egun ondoren ordu berean deituko da.