• Hondakinak banatzeko gida

  • Hondakinen Gestioa - ESCOR

  • Bandoa Garoña betirako itxi behar dute

  • BANDOA: GAROÑA BEHINGOZ ETA BETIKO ITXI DEZATEN IBERDROLA ETA ENDESAREKIN DITUEN KONTRATUAK BERRIKUSIKO DITU UDALAK.


    Berrogei urte luze eman ditugu Garoñaren mehatxupean. Herritar gisa, hainbat taldeetatik, kontzejuetatik, udaletatik, Koadriletatik, behin eta berriro eskatu dugu Garoña ixtea. Eta orain Iberdrola eta Endesak, espainiar Gobernuaren zein PPren laguntzarekin, Garoñako Zentral Nuklearra berriro zabaldu eta 2031 arte martxan mantendu nahi dute.

    Argi daukagu herritarron gehiengo zabal batekin bat egiten dugula gai honetan, gure udalerri zein Araba osoko gehiengo zabal batek Garoña ixteko neurriak eskatzen dituela. Ez dugu tranpa gehiagorik onartuko, ez gaude luzapenetarako. Ezin dugu Garoña berriro zabaltzea onartu eta mezu argi bat helarazi behar diegu zentralaren jabeei, Iberdrola eta Endesari: Garoña irekitzeko ahaleginen aurrean udal kontratu elektriko guztiak berraztertuko ditugu, lege bitarteko guztiak erabiliz Garoñarekin harremana duten enpresekin kontratu bakar bat ez izateko. 

    Garoña itxi dezaten hartu dezakegun neurririk eraginkorrena dela deritzogu. Iberdrolak eta Endesak muzin egiten badiote Arabako gehiengo baten eskariari, mozkinak lehenesten baldin badituzte, Arabako jendartea arriskuan jartzeko prest baldin badaude horretarako, jakin dezatela gurekin ez dituztela mozkinik izango. Herritarrok, kontzejuak, udalak bat egiten badugu, indar nahiko biltzen baditugu, bitan pentsatuko dute Garoña berriro zabaltzea.

    Read More
  • 1