2014an zehar, Udalak, kirol- zerbitzuen eskaintza hobetu nahi du eta horretarako tresneria izango duen gimnasio berri bat ireki nahi du.

Tresneria, zinta pare batez, bizikleta pare batez eta giharrak lantzeko aparatuez osatuta egongo da.

Zerbitzua Carlos Duranen eskutik jasoko genuke, eta berak tresnaz gain, goizez bi orduz eta arratsaldez beste bi orduz egongo den monitoreaz ere arduratuko da.

Udalak, proposamen honen gastuei aurrera egin ahal izateko, (urtean 8000€) gimnasioa benetan erabiliko den jakiteko ikerketa bat egin nahi du.

Hala ba, ekimena interesgarria dela eta zerbitzua erabiliko duzuela uste duzuenek, martxoaren 15a baino lehenago jakinaraztea eskatzen dizuegu, horretarako udaletxera deitzea besterik ez duzue zuen izena emanez.

Udalak, erabileragatik zenbateko arrazoizkoak jarriko ditu, hilekoa, hiruhilabetekoa edo urte osokoa.

Esparru hau erabiltzeko ahalbidetuko diren ordutegiak hauek izango dira; monitorea dagoen 4 orduetan zein udaletxea irekita dagoen gainontzeko orduetan, bai goizeko ordutegi osoan zehar (9etatik 15etara) zein arratsaldero, beste ekintza batzuk gauzatzen diren bitartean (yoga, pilates, spinning…) Latunbatetan 10:00etatik 12:15etara irekita egongo zen.