Lehen urteko arrakastaren ondoren, aurten berriz ere, Posten Erregebidearen Jardunaldia burutzeko asmoa daukagu. Baina oraingo honetan, jardunaldi hau adin guztietako emakumeen eta gizonen arteko topaketa bilakatu nahi dugu, denok helburu nagusi batekin biltzeko asmoz: Arabako Lautadan emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna lortzea arlo guztietan. 

XV., XVI. eta XVII. mendeetan Frantziaruntz zihoazen mezulariek erabiltzen zuten bidea zen Posten Erregebidea. Lautadatik igarotzen den Santiago bidearen alternatiba zen hau, eta 2012an Arabako Lautadako Kuadrillak eta Arabako Foru Aldundiak bultzada ematea erabaki zuten. Ondorioz, Posten Erregebidea berreskuratu eta moldatu egin da, berriro erabili ahal izateko. 

Hori guztia dela eta, aurtengo edizioak adin guztietako emakume zein gizonei aukera-berdintasunaren erronkan ekarpen propioa egiteko aukera paregabea eskaintzen digu, eta halako ibilbide historikoa zeharkatzen duen martxan parte hartuz, indartu egiten da 

Informazio gehiago: Tel. 635 748 948  http://bttpostas.inguruabentura.com/