ARABAKO LAUTADAKO PRODUKTUAK, BERTAKO ABESBATZEN TOPAKETA ETA ESKUALDEKO HAINBAT EGITASMOREN AURKEZPENA

Arabako Lautadako Landa Garapenarako Elkarteak II Lautada Eguna antolatuko du urriaren 25ean.

Honako helbuak izango ditu Lautadako Egunak; Arabako Lautadako alderdi kulturalak, gastronomikoak, turistikoak eta sozialak balorean jartzea, gure bizilagunen artean zein bisitatzen gaituztenen artean.

Topaketa Ozaetan ( Barrundiako udalerria) izango da eta egitaraua honakoa:

 Egitaraua

08,30etan: Nordic Walking irteera (MUGIMENT-Basque Country). Udaletxeko plazatik Gebarako Gaztelura Marantxonatik.

10,30etan: Arabako Lautadako ekoizleen, produktuen eta artisautza ekoizpenen aurkezpena Ozaetako kiroldegian. Hauek guztiak postuak jarriko dituzte jendeak haien produktuak ikus ditzan.

Txikientzako sukaldaritza Slow Food Arabak lagunduta

11,30 etan: Eskualdeko bost abesbatzen topaketa Ozaetako San Juan Batatzailearen Elizan.

13,00 etan: Dastamen tailerra bertako produktuekin eta Slow Food Arabak lagunduta

 Data .............. 2015eko urriaren 25a, igandea.

Ordutegia ...... 08,30etatik 14,30etara

Tokia ............. Udaletxeko plaza (eguraldi ona)

............................ Ozaetako kiroldegia (eguraldi txarra)