TOKIA: OZAETAKO UDALETXEA

 EGUNA: AZAROAREN 21, LARUNBATA.

 ORDUA: 17.00etan.

Barrundiako Emakume taldeak makillaje eta autoestimu tailer bat antolatu du. Udalerriko adin guztietako emakumeek biltzeko eta tarte dibertigarri bat igarotzeko aukera izan dezaten da helburu nagusia, eta hori aldi berean bi gauza egiten ditugun bitartean: makillaje-saio bat jaso profesional baten eskutik, eta guztion artean emakumeon autoestimuari buruz gogoeta egin.

Parte hartzera animatzen bazara, makillatzeko duzun zure oinarrizko kit-a hartu, probetxua ateratzen erakutsiko digute eta.

Ez ahaztu zure izena eman behar duzula Udaletxean. Telefonoa: 945 317 006