GUTXI GORABEHERAKO IRAUPENA: 8 hilabete lanaldi erdiz
FUNTZIOAK:

Saltoki eta jatetxeetan tokiko produktuak zabaltzeko sustepen ekintzak burutzea.

Produktuen, artisautzaren eta tokiko artisten inguruko estrategia: tokiko produktuak eta artisautza produktuak sustatzeko azoketara irteerak egitea turismo sailarekin batera, eskaria handia dagoen lekuetan produktuen presentzia bermatzea, sustapenerako eta salmentarako guneak kudeatzea txikizkariko merkataritzan, eskariaren araberako saskien bidezko salmenta burutzea, sare sozialen bidezko produktuen eta artisautzaren sustapena egitea, eta abar…

III Lautada Egunaren antolaketa lanetan laguntzea.

Landa Garapenerako diru-laguntza deialdietako izapidetzean eta bestelako lanetan laguntza eskaintzea

EZINBESTEKO BALDINTZAK:

-Lanbiden izena emanda egotea.

-Arabazo Lautadako eskualdean erroldatuta egotea, gutxienez azkenengo 5 urteetan.

-B kategoriako gida baimena izatea, baita ibilgailu erabilgarria ere.

-Lapostuko funtzioak bete ahal izateko euskarazko hizkuntza gaitasun nahikoa edukitzea.

-DBH ikasketak edo baliokideak edukitzea. (lehen ikasketak, eskola-graduatua).

-Manipulatzaile txartela edukitzea edo eskuratzeko konpromisoa hartzea.

-KONTUAN HARTUKO DIREN BALDINTZAK:

-Jendeaurrean, tokiko produktuak eta artisautza saltzen esperientzia edukitzea.

-Merkataritzan lan esperientzia izatea..

-Ofimatika.

 

Eskaera inprimakiarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa: lanbiden izena emanda egotearen inguruko egiaztagiria, gida baimenaren kopia, errolda agiria, ikasketak (tituluen kopiak), elikagaien manipulatzaile txartela (dagokionean). Kontuan hartuko diren baldintzetarako: funtzioei lotutako formazio arautua (tituloaren kopia), funtzioe lotutako formazio ez arautua (tituloaren kopia edo asistentzia agiria), funtzioei lotutako lan esperientzia (enpresa egiaztagiria edo bizitza laborala kontratuarekin), merkataritzan esperientzia (enpresa egiaztagiria edo bizitza laborala kontratuarekin) eta IT txartela.

 

Interesdunek LGEren egoitzan (Arabako Lautadako Kuadrillako bulegoetan) eta Alegría-Dulantzi, Asparrena, Barrundia, Burgelu, Iruraiz-Gauna, Salvatierra/Agurain, Donemiliaga eta Zalduondoko udaletan izena eman dezaketa, maiatzaren 9a bitartean.


Deskargatu Lan Eskaera