Hilabetean behin, apiriletik azarora, 6 irteeratan Euskal Herriko puntu ezberdinetara gerturatuko gara; tontor ezagunak igo, eskalada bideak ezagutu, orientazioa ikasi... lagunartean eta euskaraz!
ZER DA “OXIGENOA EUSKARARI”?
Hilabetero eguneko irteerak.
• Hilabetean behin, apiriletik azarora bitartean, Euskal Herriko gune ezberdinetara mendi irteera bat egingo
da. Ekintza hauetan parte hartzeko gazteek bete beharreko ezinbesteko baldintza euskeraz hitz egitea izango da.
• Irteera hauek ibilbide taldeko adin guztietako partaideentzat egokiak izangodira.
• Taldearen ardura gutxienez (gazte kopuruaren arabera) mendi gidari batek hartuko du.
• Ibilbideen diseinuan inguruko zonaldeinteresgarrienak hautatu dira, bai interes kultural, natural eta paisajistikoakontutan hartu direlarik. Irteera bakoitzean lantzeko berariazko gaiak landuko dira, mendiarekin, kirolarekin, naturarekin, elkarbitzarekin zerikusia izango dutenak, modu honetan gazteentzat heziketa oso bat eskeini nahi delarik euskaraz
• Gai hauek lantzeko gazteei fitxa osagarriak banatuko zaizkie.
• Asteburuko irteera berezia (Gorbeiako aterpea) Programan asteburuko bateko irteera planteatzen da, ihardunaldi berezi gisa.Asteburuko irteera hauetan, mendiaz eta naturaz gozatzeaz gain, elkarbizitza eta elkarlana landuko dira.
• Irteeran aterpean gazteek bazkaria, garbiketa lanak egin beharko dituzte, horretarako taldeka antolatuko direlarik.
• Irteera guzti hauetan, aparteko ekintzak burutuko dira, gazteentzat modu dibertigarri eta errez batez, euskera komunikazio tresna bakarra izanik, beraien arteko harremanetan normaltzea nahi delarik..
Un domingo al mes, durante los meses de abril, mayo, junio, setiembre, octubre y noviembre nos acercaremos a diferentes montes de Euskal Herria.