Kaixo guztioi!

Hurrengo domekan ikasturte honetako azken irteera dugu, ALDAIA inguruetara gerturatuko gara.

Gero 12.00ak aldera Ozaetara itzuli eta nahi duzuenontzat aurtengo irteeretako argazkiak ikusteko aukera izango dugu Udaletxeko Aretoan.
Ondoren, gure gidari den Julen Reketak* Everest  2001 - Laudio Irunberri Expedizioa* Proiekzioa emango du gerturatu nahi duenarentzat.


IRTEERA ORDUA: 9:00retan OZAETAN (Udaletxeko plazan)

BARRUNDIAKO IRTEERETAKO ARGAZKI PROIEKZIOA: 12:00etan OZAETAN (Udaletxeko aretoan)

EVEREST EXPEDIZIOA PROIEKZIOA: 12:30tan Ozaeta (Udaletxeko aretoan)

13:30ak aldera amaituko dugu.

*Irteeran partehartzea baieztatu ostegunerako mesedez!*


Zalantzarik edo galderarik baduzue idatzi lasai, bestela.. iganderarte!

Oxigenoa Euskarari Taldea