Hurrengo igandean, Apirilak 15ean Barrundiako Oxigenoa Euskarari ekimeneko bigarren irteera burutuko dugu, oraingo honetan Audikana - Agurain zeharkaldia egingo dugu, eta bidean aurkitzen ditugun lore eta landareak aztertuko ditugu fitxa baten laguntzarekin!.

Irteeran parte hartzeko izen emateko epea:  Osteguna 12a izango da azken eguna,  baieztatu partehartzea mezu honi erantzunez.

Irteera ordua: 9:00retan Audikanan

Itzulera ordua: 14:00etan Agurain (Plaza nagusian)


Eraman beharrekoak:

Mendirako arropa eta oinetako egokiak
Motxila
Txubaskeroa edota euritakoa
Txanoa eta eskularruak
Hamaiketakoa eta kantinplora
Arkatz edo boligrafo bat eta libreta txiki bat.


Edozein zalantza edo galderarako jar zaiteze gurekin harremanetan.

Oxigenoa Euskarari Taldea