Hurrengo astebururako irteerari buruzko informazioarekin gatoz. Barriako aterpetxean igaroko dugu asteburua.

Atxikita bidaltzen dizuegu egitaraua, Mitologia landuko dugu irteera honetan, eta larunbat arratsaldean www.amaroa.com-eko lagunak etorriko zaizkigu emanaldi bat ematera.

Bestalde, igandean Barrundiako Ei Txo!, programarekin bat egingo dugu, bera
ADI!, umeak Hermuan jaso behar ditugu (guk eramango ditugu Barriatik motxilak)

Hemen astebururako irteerarako eraman beharrekoen zerrenda:

Motxila txikia: Eguneko irteerarako: Hamaiketakoa, bazkaria eta merienda.
Kantinplora. Euritakoa. Libreta txiki bat.

Lo sakua

Norberaren garbiketarako gauzak (Hortzetakoa, toalla txiki bat)

Aldatzeko arropa eta zapatilak

Linterna edo frontala

*Partehartzea baieztatzea eskatzen dizuegu, ostegunerako. *


Edozein zalantza duzuela, mesedez mezu honi erantzun

Astebururarte

Oxigenoa Euskarari taldea