1. Hondakinen jasotzea 


Ontziak (tetra-briks, burdina eta aluminiozko latak, plastikozko botilak,  plastikozko beste bildukinak) edukiontzi horia. Astean behin jaso ohi  dira. Norakoa: Jundizko sailkatze-enpresara birziklatze aldera.

Papera/kartoia: edukiontzi urdina. Hamabostean behin jaso ohi dira. Norakoa: Birziklatzea

Beira: Iglu edukiontzi berdea. Norakoa: Laudioko tratatzeko eta birziklatzeko enpresa.

Etxean sortutako gainontzeko hondakinak - HHS (hiriko hondakin solidoak)  errefuxa zatikia botatzeko edukiontzia. Astean bitan jaso ohi da. Norakoa: Gardelegiko hondakindegia.

Tresna handiak (koltxoiak, altzariak, somierrak) eta tresna elektriko txikiak(TV, bideoak): hilaren lehenengo asteartean. Derrigorrezkoa: 945.290.390 (Escor) telefonoan abisatzea jasotzeko tokia, tresna mota eta kopurua adieraziz. Baita ere Batzar Administratibo bakoitzak duen tresna handientzako edukiontzietara botatzea dago. Elektrogailu berria erosiz gero, saltzaileak dohainik zaharra eramatera derrigortuta dago (208/2005 Errege Dekretua).

Nekazaritza eta abeltzaintza hondakinak (deskarkatu).


Ecomóvil – Etxeko hondakin toxikoak jasotzeko zerbitzua (fluoreszenteak, bonbilak, etxeko olioa, pintura potoak, aerosolak, pilak, bateriak,…): hilaren lehenengo ostiralean eta larunbatean. Derrigorrezkoa: 945.290.390 telefonoan (Escor) ABISATZEA norberaren izena eta harremanetarako telefonoa, jasotzeko tokia, hondakin mota eta kopurua adieraziz.

Etxeko hondakin arriskutsuak soilik jasotzen dira; inolaz ere nekazaritza edo industria hondakinak.

Puntu Berde Mugikorra. Garbigune mugikorra (Arabako Foru Diputazioaren zerbitzua) urtean bitan herri guztietatik pasatzen den zerbitzua da, hondakin arriskutsuak eta tamaina handikoak jasotzen dituena.  Astebeteko aurrerapenez kartela jartzen abisatzen du herri bakoitzean.

Nekazaritza jardueretako motor olioa: Batzar Administratiboetan hau jasotzeko edukiontzia dago.

Obra-hondakinak kopuru txikietan: Batzar Administratiboen zerbitzua  da Diputazioak kudeatzen duena. Edukiontzi horretan zakuetan edo poltsetan bildutako obra-hondakin kopuru txikiak soilik bota  daitezke.  INOLAZ ERE ERAIKINAK ERAISTEAREN ONDORIOZ SORTUTAKO HONDAKINAK EZIN DAITEZKE BOTA. Obra txikien zera hondakin hauek onartzen dira; hormigoia, adreiluak, teilak, gai zeramikoak, harria, egurra, aluminiozko profilak, …

Obra-hondakinen eta tresna handien edukiontzietan zera hau UZTERIK EZ DAGO: pneumatikoak, likidoak dituzten hondakinak, industria-hondakinak, hondakin arriskutsuak, hondakin arriskutsuak izan dituzten ontziak, adibidez; pintura-poteak, aerosolak, disolbatzaileak, bernizak,…

Edukiontziok kentzeko Batzar Administratiboak abisua eman behar du, beraz, guztion parte hartzea inportantea da. Norberak egindako botatzeak edukiontzia bete egin badu Presidenteari ohartaraztea legoke.

Belarra eta inauzketa hondakinak 

Herriko biztanleak erabiltzeko edukiontziak daude lau herritan (Ozeta, Hermua, Larrea eta Etxebarri-Urtupiña). Diputazioak kudeatzen ditu. Etxebizitzen inauzketa hondakinak eta belarra botatzeko erabilgarri dago. Ez da nekazaritza hondakinik onartzen (patata, erremolatxa, lastoa,…) 

Tasak

Urtero onartzen dira Hiriko Hondakin Solidoen tasa ezartzen duten ordenantza fiskalak.

Konpostajea eta praktika onak egiteagatik hobariak 

Sukaldeko hondakin organikoek eta etxeko beste zabor organikoak zakar poltsaren ehuneko handia osatzen dute. Gaizki botatako belar hondakinekin batera %51a izaten da.

Konpostaje-tekniken bitartez  (soilik edo animaliek jatearekin konbinatuta) gai organikoa tratatzeak zaborraren bolumena asko gutxitzen du eta balio handiko produktua sortzen du. Halaber zaborraren ezabatze gastuak murrizten ditu. Hori dela eta, 2014tik aurrera Barrundiako Udalak hobariak ematen dizkie konpostajea egiten duten etxeei, eskaria ezarritako epearen barruan egin baldin badute. 

Hobaria aitortzeko bisita egingo duen teknikari batek aldeko txostena ematea behar da. Berak zaborraren zatiki guztien banaketa egokiari erreparatuko dio (ontziak, beira, papera, olioa eta gai organikoa). Teknikariak ere konpostaje mota behatuko du, hondakin freskoak eta konpost heldua dagoen arreta jarriz.  

3. Bioaniztasuna eta Ondare Naturalaren Ikerketa eta Babesa 


Aguraingo Koadrilako Eremu Babestuen Karta. 

4. Ura


Lorategietan ura aurrezteko ideiak eskaintzen dituzten materialen argitaratzea. 

Ura aurrezteko gailuak banatzea (aireztatzaileak/atomizagailuak). Horiekin batera informazio liburuzka  banatu da (informazio liburuxka) 

Mendixur eta Ozetan ur ihesak kokatzeko ikerketa.

5. Energia


6. Mugikortasuna


Era eraginkorrean gidatzen, kotxea konpartituz, eta garraioa publikoa erabiltzen CO2a isurtzea  murrizten dugu. 

Gidatze eraginkorrari buruzko tailerra. 2009an.

Eguneroko ibilbideetan kotxe berean joateko persona taldeen sorrera  sustatzea. 2009an.

7. Kontsumoa


Udalerrian ingurumen eragin txikiagoko produktuen erosketa bultzatzeko ikerketa. (2008) Barrundian kontratazioa eta erosketa publiko berderantz: 

Udal kudeaketan eta etxean ingurumen praktika onak. (gazteleraz soilik)

8. Sentsibilizazioa


9. Tokiko Agenda 21