el-barte

Azokak eta Festak, Uncategorised

BARTE JAIA

1 Aza , 2015  

Uztailaren 4an Larreako herritarrak Hermuara joaten dira. Han, San Martin ermitaren aurrean, aurreskua dantzatu eta Barte deritzon ogi handi bat jasotzen dute. Izurrite baten harira, Hermuako herritarrek laguntza eman omen zieten Larreakoei. Laguntza horren ordainetan, Larrekoek gaur egun Hermuako ermitan gordetzen den San Martinen irudia eman zieten. Horra hor festaren jatorria. Hermuakoek “frantses” esaten zieten […]

MarietaBaseliza

Azokak eta Festak, Uncategorised

SANTA MARINAKO ERROMERIA

1 Aza , 2015  

Santa Marina egunaren (uztailak 20) aurreko larunbatean ospatzen da. Marietako herritarrek meza egiten dute, eta gero, bazkaria. 1651. urteaz geroztik egiten da erromeria

Azokak eta Festak, Uncategorised

ERREPUIERRE

1 Aza , 2015  

Urte amaierako festa da; lehen, herri askotan ospatzen zen. Gaur egun, Marieta, Gebara eta Ozaetan egiten da. Amaitutako urtea irudikatzen zuen panpina bat erretzen zuten. Panpinak, herriaren arabera, izen bat zuen: Galerre, Kalerre edo Putierre. “Erre ipui erre” delakoaren festa zen. Gaurko euskaran “erre ipurdia erre” esan nahi du.