bttmarieta

BTT, Elgea, Ibilbideak, Marieta-Larrintzar, Rutas

BTT – MARIETA – AUMATEGI – MARIETA

1 Aza , 2015  

Hurrengo ibilbidea Marietatik abiatzen da eta mendi aldera igoz, Aumategigainaraino eramango gaitu, eta hortik “erroten” bidea jarraituko dugu Larreako jeitsierara iritsi arte.

0 Km (Marietako iturria): Marietako iturria hartuko dugu abiapuntutzat, iparrerantz, mendi aldera jarraitu eta azken etxea igaro ondoren pistatik zuzen jarraituko dugu, alde batera utziko ditugu Santa Marinako gurutzea eta baita Elgeara dihoan GR-25aren ikurrak ere. Pistak Eskortara eramango gaitu, bertan ezkerretara jarraituko dugularik.

0,8 km (gurutzebidea): Ezkerretara jarraitzen dugu pista nagusia jarraituz. Pisten gurutzebide batera heldu arte

1,8 km (gurutzebidea): Eskumatik jarraitzen dugu, oraingo honetan GR-25aren ikurrak jarraituz, apur bat aurrerago ikur hauek alde batera utziko ditugularik, pistatik jarraitzeko eta beste gurutze bide batera iristeko.

2,3 km (harrizko pista): Harrizko pista honetan eskumarantz jarraituko dugu maldan gora. 200 metro aurrerago eskumarantz urtetzen den bide bat alde batera utzi eta pista nagusitik jarraituko dugu Utxitigaranako leporaino.

3,13 Km (Utxitigarana): Lepo honetan eskumatik Urkitxa mendia inguratuko dugu.

3,8 Km (Porlanezko pista): Ezkerrerantz, goruntz egingo dugu. Eskumatik Elgeara iritsiko ginateke. Porlanezko pista eroso honek kilometro batzuetan Arriundin-eraino eramango gaitu (Antena-dun mendia)

7,1 km (Arriurdin): Iparrerantz jarraituko dugu belarrezko pistatik, metro gutxitan harrizko pista batekin topo egin arte, Makatzgain tontorraren inguruan. Pista hau eskumarantz jarraitu behar dugu. Leixargarateko gurutzebidera eramango gaitu.

8,85 km (Leixargarate): Bost bidek bat egiten dute hemen, guk Urbia markatzen duen norantzan jarraituko dugu. Alabitako txabolak ezkerretan utzita, pistak Mugarri-Luzera eramango gaitu.

11 km (Mugarriluze): Hemen pista zabala jarraituko dugu, haize-erroten azpitik. Orbe-ko putzua atzean utzi eta Elgea mendilerroko gainetatik jarraituko dugu Araba eta Gipuzkoako mugatik, Saiturri, Aumategi atzean utziz eta azkenik Teilabide igaro eta gutxira, tentsio altuko sare elektrikoaren azpitik pasatu eta laister eskumako bidea hartu beharko dugu Larrearantz jeisten hasteko.

15,5 km (Usabakotxena): Maldan behera pistatik desnibela azkar galduko dugu,Ardanibetako putzua ezkerretan utziko dugu eta zailtasunik gabe, beti hegoalderantz Larreara iritsiko gara.

20,5 km (Larrea-ra sartu aurretik): Herrira iritsi baino lehen errepide batetik egingo dugu topo. Eskumarantz jarraituko dugu errepide hau kilometro batez. 17

21,5 (Hermuako gurutzea): Ezkerretara egingo dugu Hermuarantz eta hemen “Nordic Walking-eko” ikurrak topatuko ditugu eskumatara bideratzen gaituztela. Ozaetara helduko gara.

23 km (Ozaetako errepidea): Hemendik ezkerretara jarraituz Ozaeta herrira joango gara. Bertan Udaletxera iritsi aurretik eta iturriaren ondotik Elgea-ra dihoan errepidea hartuko dugu.

26 km (Elgea): Herrira iritsi bezain azkar ezkerretara joko dugu, zubia igaro eta Marietara eramango gaituzten “nordic Walking-eko” markak jarraitu beharko ditugu.

29 km (Marieta): Marieta-ra, abiapuntura iritsiko gara.

By


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*