Ibilbideak, Rutas

Leinuen ibilbidea

1 Aza , 2015  

Arabak lurralde-antolamendu berezia izan zuen sorreratik. Behin Iruñeko Erresuma eratuta, IX. mendearen hastapenetan, hemengo biztanleak hasi ziren euren inguru urria administratzen, euren kaxa antolatuta, eta jauntxo batek gobernatuak. Jaurerri txiki-txiki eta ugari haiek merindadeetan, zendeetan edo alfozetan batzen ziren. Jauntxoek Arabako konde bat hautatzen zuten, batez ere kontu militarrez arduratzen zena. Bere aldetik, Iruñeko erregeak tenente bat izendatzen zuen; azken haren kargua ez zen heredatzen, ezta lurraldearekin lotzen ere.

1200ean, Gaztelak Araba konkistatu zuen, eta horren ostean, jaurerriak feudalizatu egin ziren. Garai hartako Arabako jauntxoek –1332an, Arriagako Kofradian batzartuta zeudela– euren eskubide jurisdikzionalei uko egin zieten eta Alfontso XI. Gaztelako erregeari eman, lurren jabetza eurentzat gorde bazuten ere. “Borondatezko entrega” deitu zaio gertaera hari. XV. mendea, berriz, bando bitan banandutako jauntxoen arteko borroka latzen lekuko izan zen, bando biak –ganboatarrak eta oinaztarrak– nagusitasun sozio-ekonomikoa lortu guran zebiltzan-eta.

Horren guztiaren aztarnak geratu dira gotorretxeetan eta jauretxeetako armarrietan. Horiexek bisitatuko ditugu, hain zuzen.

By


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*