el-barte

Azokak eta Festak, Uncategorised

BARTE JAIA

1 Aza , 2015  

Uztailaren 4an Larreako herritarrak Hermuara joaten dira. Han, San Martin ermitaren aurrean, aurreskua dantzatu eta Barte deritzon ogi handi bat jasotzen dute. Izurrite baten harira, Hermuako herritarrek laguntza eman omen zieten Larreakoei. Laguntza horren ordainetan, Larrekoek gaur egun Hermuako ermitan gordetzen den San Martinen irudia eman zieten. Horra hor festaren jatorria. Hermuakoek “frantses” esaten zieten Larreakoei, 1794an, Konbentzio Gerran, Frantziako errepublikazaleei lagundu egin zietelako herria erretzen. Bi herrien artean zeuden tira-birak gorabehera, Hermuakoek, esan bezala, laguntza eman zieten izurritea gertatu zenean. Tira-bira horien ondorioz, Hermuarrak ez dira Larrearrei harrera egitera irteten.

By


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*